Lotarako leku barik desesperatuta –Extremadura hegoaldean ere begiratu zuten–, lagun batek eskaini zien etxea Sevillan, eta horri esker doaz. Sarrera barik doa Hernandez, baina "egun ahaztezin" bat pasatzeko asmoarekin. Plana da 18:00 aldera Sevillara ailegatu eta FanZone-ra joatea, Eibarko Realzaleak lagun-taldekoekin elkartzeko.
Arconadaren kamiseta
Realak lehen Errege Kopa irabazi zuenean –1987an, Athletico Madrilen kontra– Arconada atezainak zuen kamisetaren erreplikarekin doa Hernandez. Orduko hartan, penaltietan irabazi zuten Kopa, Arconadak hainbat jaurtiketa geratu izanari esker; eibartarraren nahia da bihar gauza bera gertatzea, oso gustuko duen Marrero atezainaren eskutik. Halaber, finalerako giltzarrapoak eta metxeroak atera dituzte, eta Realak finala irabazten badu, beste "zerbait" aterako dutela dio.