Ertzaintza Eibarko Gaztetxea husten hasi da, eta mobilizatzera deitu dute Gazte Asanbladatik

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko maiatzaren 21a

Ertzaintza Eibarko gaztetxea husten hasi da gaur goizean. Gaztetxeko asanbladako kideek bertaratzeko deialdia egin dute, eta gertaerak salatzeko kontzentrazioa deitu dute 19:00etan Untzaga plazan.

Goizeko lehen orduan hasi dira Gaztetxea husten, eta momentuz ez da istilurik izan; izan ere, agenteak barrura sartu direnean ez zegoen inor eraikinaren barruan. Gazte Asanbladak sare sozialen bidez zabaldu du bertaratzeko abisua, eta elkartasuna adieraztera eta  mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Hainbat lagun gaztetxearen ingurura gerturatzen hasi dira deialdiari erantzunez. 

Ertzaintzatik esandakoaren arabera, agindu judiziala tarteko ari dira husten gaztetxea.