Autoak garraiatzen dituen kamioi batek su hartu du Apalategin, bi aldiz

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 22a

Kamioia sutan Apalategi auzoan.

Kamoia 09:30ean ailegatu da Eibarko Apalategi auzoko kontzesionariora, eta, ibilgailuak deskargatu ostean, su hartu du. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta sua amatatutzat emanda alde egin dute. Bi ordu eta erdi beranduago, ordea, kamioiak berriro hartu du su. Lekukoen esanetan, bigarren aldi honetan suhiltzaileek ordu erdi inguru behar izan dute bertaratzeko, eta denbora horretan sua nabarmen hedatu da. Zirkulazioa etenda egon da Maltzagarako bidean, baina une honetan bi noranzkoak zabalik daude berriro.

Gidaria onik atera da eta ez du osasun arretarik behar izan.