Ogasunaren arreta zerbitzua Arragueta kaleko bulegoetara itzuliko da Eibarren, hobekuntza lanak amaitu ondoren

Barrena 2026ko abuztuaren 31

Ogasunaren arreta bulegoa Eibarko Arragueta kalean. Argazkia: Google.

Irailaren 1ean, Gipuzkoako Ogasunak Eibarren duen herritarrentzako arreta bulegoa Arragueta kaleko ohiko  kokapenera bueltatuko da, instalazioetan egindako eraberritze eta hobekuntza lanak amaitu ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren astelehenetik aurrera, herritarrak Arragueta kaleko bulegoan artatuko dituzte berriro, ohiko ordutegian, 08:30etik 14:00etara.

Duela aste batzuk, eraberritze lanak zirela eta, aurrez aurreko arreta Bittor Sarasketa kalera lekualdatu zuten. Irailean, ohiko lekura itzuliko da berriz. 

Eibarko bulegoa Gipuzkoako Ogasunak herritarrei arreta emateko dituen zazpi bulegoetako bat da: Eibar, Bergara, Azpeitia, Tolosa, Donostia (Errotaburu eta Okendo) eta Irun.