Blues Hotsak 2026

Harmonika juntadizo handia 'Lagunak Sessions' emanaldian

Azaroaren 13an, bederatzi musikarik Lagunak Sessions izeneko emanaldia eskaini zuten Eibarko Coliseo Antzokian. "Hamonikajoleen eta zaleen juntadizo handia" bihurtu zen.  

Joan zen ostiralean, Blues Hotsak jaialdiaren bigarren emanaldia eskaini zuten Eibarko Coliseon Catalunya Harmonica Summit taldeko zortzi musikari kataluniarrek, musikari arrasatear batekin batera. "Puntako harmonikajoleak" elkartu ziren oholtzan eta eta ia bi orduko emanaldi intentsioa eskaini zuten, tartean, "Little Walter moduko harmonika jole mitikoen kantak interpretatuz", Errabal Elkarteko kideen jakinarazi dutenez. Publikoa "bero" egon zen eta "gozatu" zuen emanaldiarekin. 

Emanaldian bederatzi musikarik parte hartu zuten: Greg Izor (harmonica eta ahotsa),Little Jordi (baxua eta harmonica), Johnny Big Stone, (gitarra eta ahotsa)) Sweet Marta (harmonica eta ahotsa), M.A. Lonesome (harmonica eta ahotsa), Oscar Rabadan, (gitarra), Victor Puertas (harmonica, pianoa eta ahotsa), David Sánchez (harmonica eta ahotsa) eta Reginald Vilardel (bateria).

Hurrengo kontzertua Pettik eta Ana Galarragak eskainiko dute azaroaren 19an, Soraluzeko Herri Antzokian, Frankestein agurgarria izeneko errezitaldi musikatua. Ikus datozen egunetako hitzordu guztiak agendan.