Euskarazko Irakurle Kluba ere "musikatua", Petti eta Ana Galarragaren emanaldiaren aurrekari

Ubane Madera Zangitu aza 17, 15:56 Soraluze

Hasi da blues astea Soraluzen, Blues Hotsak Jaialdiaren VIII. edizioa. Atzoko Euskarazko Irakurle Taldearen saioak eman zion hasiera, Petti eta Ana Galarragaren Frankenstein agurgarria ipuin musikatua aztergai zela; hain justu, etzi, eguena, Frankenstein agurgarriaren zuzeneko ikuskizuna eskainiko dute egileek eurek antzokian.