'Memoriaren ganbaratik' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Bilgunean

Barren 2024ko maiatzaren 28a

Memoriaren Ganbaratik dokumentala proiektatuko dute eguaztenean, maiatzaren 29an, Elgoibarko Bilgunean. 

Taupada antzerki taldekoek eta Elgoibar1936 taldekoek egingo dute atariko aurkezpena, eta ondoren, 36ko gerraz eta errepresioaz solastuko dira. 19:00etan hasiko da EH Bilduk antolatu duen saioa.

Taupadak eta Elgoibar1936 taldeek antolatuta, 36ko gerraren errekreazioa egin zuten 2016ko irailean, Elgoibarko kaleetan. Errekreazioko irudiekin osatu zuten gero Memoriaren Ganbaratik dokumentala.