Merkatu tematikoak antolatzen dituen Zerbitzu Globalak enpresak antolatu du erdi aroko azoka, Elgoibarko Udalaren eta Aizu! ostalarien elkartearen laguntzarekin. Iaz egin zuten estreinakoz Elgoibarren, eta osagai antzerakoak eduki ditu bigarren honek: era guztietako salmenta postuak, kaleko animazioa, musika eta Eulali Moreno ipuin kontaralri elgoibartarraren saioak.