Barikuan izango da Eguberrietako bertso saioa

Ainhoa Andonegi Alonso 2025eko abenduaren 23a

Elgoibarko Izarrak abenduaren 26rako antolatu du aurtengo bertso jaialdia, Udalarekin lankidetzan, eta sarreren aurre-salmenta gaur itxiko dute. Hala ere, egunean bertan txartelgian bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera. 

Elgoibarko Izarrak, Udalarekin lankidetzan antolatuta, barikuan izango da aurtengo Eguberrietako bertso saioa.  Sarreren prezioa 13 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 11 euro). Aurre salmenta gaur itxiko dute antolatzaileek, baina jakinarazi dute Herriko Antzokian bertan ere sarrerak erosteko aukera egongo dela saioaren egunean bertan. 20:00etan izango da emanaldia. 

  • Aurtengo bertsolariak hauek izango dira: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Eneko Lazkoz; eta gai-jartzaile lanak Maite Berriozabalek egingo ditu.