Herriko saltoki txikiei laguntzea da Txankakuaren helburua, eta urtero bezala, herrian erostea saritu egingo dute aurtengo Eguberrietan ere. Hasteko, abenduaren 3tik 22ra bitartean Txankakuako dendetan erosketak egin dituzten guztien artean zazpi otarra zozkatu dituzte. Atzo egin zuten zozketa, eta sarituek gaur eraman dituzte etxera produktuz beteriko saskiak. Honakoak dira zazpi sarituak:
- Rosa Gurrutxaga
- Maider Aranburu
- Maria Pia Salegi
- Irati Egaña
- Vera Flor
- Angela Sanchez
- Ana Zubiaurre
3.000 euro
Saskiez gain, Txankakuak 3.000 euro banatuko ditu erosketa bonotan. Urtarrilaren 7an egingo dute zozketa: 500 euroko hiru bono eta 100 euroko hamabost banatuko dituzte guztira.
Txu-txu trena bidaiariz beteta
Sariak banatzeaz gainera, Txankakuakoek aurten ere ekarri dute txu-txu trena, eta bidaiariz gainezka ibili zen atzo herriko kaleetan gora eta behera.