54 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten alabek bere etxean domeka goizean, eta gauean 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten hilketarekin zerikusia izan zezakeelakoan. Eusko Jaurlaritzak hasieratik "hilketa matxistatzat" hartu zuen kasua, eta hala ikertzen ari dira. Ertzaintzak jakinarazi du emakumea bortxaz hil zutela.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak kaleak hartzeko deia zabaldu du gaur arratsalderako, eta Elgoibarko Emakume Feministen Asanbladak bat egin du deialdiarekin. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Kalegoen plazan.