Olentzerok eta Mari Domingik zaharrenei egin diete bisita lehenik, Eguneko Zentrora eta San Lazaro egoitzara joan baitira Gabon kantak abestera. San Lazarotik irten direnean zain zituzten umeak, eta traktorean igota kalejiran igo dira Kalegoen plazaraino. Segizioak aterkien babespean egin du plazara arteko bidea. Kalegoen plazan, karparen babespean, agurra dantzatu diete Inazio Bereziartua dantza eta musika eskolako ikasleek. Gero, gutunak jaso dituzte elizako arkupeetan.
Umeak opariak eskatzen zebiltzan bitartean, Kalegoen plazara gerturatutakoek Elgoibarko Izarrakoen tonbolan izan dute euren "erregaloak" eskatzeko aukera, zortea alde izanez gero.