Amaia Mendikute fruta saltzailea zen postu finkoa zuen bakarra -hemen bere adierazpenak-, eta beste sei saltzailek eguenetan bakarrik jartzen zituzten euren postuak merkatu azoka barruan, tartean baserrietako barazkiak saltzen zitutenek. Atzo izan zuten azken eguna merkatu plazan, baina euren produktuak saltzen jarraituko dute aurrerantzean ere, eguenero. Udalarekin ari dira adosten postuak non jarriko dituzten.