Emakumezkoen Haundi taldeak Beasaingo Igartza futbol zelaian jokatu zuen Ohorezko Erregional Mailako hamabostgarren jardunaldiko neurketa, eta 2-3 irabazi zioten Goierri Gorri taldeari. Hiru puntuei esker, talde zuri-gorriak sailkapeneko lehen postuan hasiko du bigarren itzulia, Urola taldearekin berdinduta. Bi taldeek 31 puntu dituzte. Bergara dago hirugarren postuan, 30 punturekin. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo jokatuko dute elgoibartarrek, Irauli Bostekoren aurka, Donostian.
Bigarren porrota jarraian
Gizonezkoen Haundi taldeak ez du bukatu zuen bezain ondo hasi urtea. Sailkapeneko hirugarren postuan egotetik bosgarrenera jaitsi dira azken bi partidak galdu ondoren: Beasainen aurka 1-2 galdu zuten Mintxetan jokatutako partidan, eta joan den asteburuan Zumaiakoren aurka galdu zuten Zumaian, 2-1. Zumaiarrek aurrea hartu diete sailkapenean.
Lehen itzulian 28 puntu batu ditu Haundik. Real Union B taldea dago sailkapen buru, 40 punturekin. Bigarren postuan dagoen Azkoitiko Anaitasuna taldeak 33 puntu ditu, Oiartzunek 31 eta Zumaiakok 31 puntu. Elgoibartarrek Bergara izango dute aurkari datorren jardunaldian. Agorrisinen jokatuko dute norgehiagoka, urtarrilaren 24an, 16:00etan. Aurkari zuzenen arteko lehia izango da, bergarrek puntu bat gutxiago baitute sailkapenean.
Asteburuko emaitzak:
- Goierri Gorri 2 - Haundi emak. 3
- Zumaiako 2 - Haundi giz. 0
- Infantil F8 Neskak 2Usurbil 1
- Infantil Haundi 2 Anaitasuna 5
- Infantil A 2 Lazkao 3
- Kadete C 2 Urola 3
- Ohorezko kadete neskak 4 Aloña Mendi 1
- Pasaia 2 Infantil Txiki 1
- Urki 6 Kadete B 0
- Zumaiako 0 Juvenil B 1
Astebururako agenda:
Urtarrilak 24 (Mintxeta):
- Ohorezko kadete mutilak (1) - Arrupe Chaminade (3) (10:00)
- Infantil Haundi (2) - Real Sociedad (4) (12:00)
- Ohorezko jubenila (1) - Urola (3) (16:30)
Urtarrilak 25 (Mintxeta):
- Kadete B (1) - Zestoa (3) (11:00)
Urtarrilak 24 (kanpoan):
- Zarautz - Infantil F8 Neskak (09:00) ASTI TXIKI
- Bergara - Ohorezko kadete neskak (11:00) IPINTZA
- Añorga - Infantil F11 Neskak (14:30) REZOLA
- Intxurre - Elgoibar B (15:30) ELORRI
- Bergara - Haundi Mutilak (16:00) AGORROSIN
- Irauli Bosteko - Haundi Neskak (19:45) MATIGOXOTEGI
Urtarrilak 25 (kanpoan):
- Kostkas - Infantil A (09:00) MATIGOXOTEGI
- Anaitasuna - Alebin neskak (11:00) SAN JUAN
- Anaitasuna - Alebin Mutilak (12:15) SAN JUAN