Emakumezkoen Haundi taldeak garaipen batekin itxi zuen lehen itzulia, eta horri esker sailkapeneko lehen postuan hasi zuen bigarren itzulia, Urola taldearekin berdinduta. Bigarren itzuliko lehen partida Donostian jokatu zuten zapatuan, eta 0-4 irabazi zioten Irauli Bosteko taldeari. Urolak ere garaipen argia eskuratu zuen etxean (3-0); eta honenbestez, bi taldeek berdinduta jarraitzen dute sailkapenaren buruan, 34 punturekin orain. Puntu bat gutxiagorekin dago Bergara hirugarren postuan. Hurrengo jardunaldian, -hamazazpigarrena- elgoibartarrek Ostadar SKT taldea izango dute aurkari, domekan Mintxetan jokatuko duten neurketan. Azkenaurreko postuan sailkatuta dago Ostadar.
Hirugarren porrota jarraian
Bolada txarra atzean laga ezinda jarraitzen du gizonezkoen Haundi taldeak, hirugarren partida galdu baitute jarraian. Bergarak 2-1 irabazi zion Elgobarri Agorrosinen jokatutako partidua. Martxel Olabarriak (29. minutuan) eta Julen Garmendiak (45') sartu zituzten mahoneroen golak. Haundik 90. minutuan sartu zuen gola, eta ez zuen berdinketa lortzeko denborarik izan. Aurten ez da erraza izaten ari Agorrosinen puntuak eskuratzea. Bergara da etxean partidurik galdu ez duen talde bakarra –sei garaipen eta lau berdinketa eskuratu ditu-, sailkapeneko lehenengo bi postuetan dauden taldeekin batera. Sailkapenari erreparatuta, zazpigarren postura jaitsi da Haundi (28 puntu). Halere, sei puntura dago Anaitasuna, bigarren sailkatua. Real Union B taldeak sendo jarraitzen du lidertzan, 41 punturekin, Anaitasunaren aurka bana berdindu eta gero.
Haundik Mintxetan jokatuko du hurrengo jardunaldiari dagokion partida, barikuan, urtarrilaren 30ean. Deusto F.C. taldea izango dute aurkari, 21:15ean hasiko den norgehiagokan.
Erregionala, Kopa txapelketan
Gipuzkoako 1. erregional mailan diharduen senior gizonezkoen taldea ez zen igoera faserako sailkatu eta Kopa txapelketan lehiatzen ari da orain, G4 multzoan, hain justu ere. Lehen jardunaldia jokatu zuten asteburuan, eta zuri-gorriak 1-3 gailendu ziren Intxurreren aurka. Kopan 31 talde ari dira lehiatzen, lau multzotan banatuta.
C.D. Elgoibarko taldeen asteburuko emaitzak:
- Irauli Bosteko 0-4 Haundi emak.
- Bergara 2-1 Haundi giz.
- Intxurre 1-4 Elgoibar B
- Ohorezko jubenila 1-1 Urola
- Ohorezko kadete mutilak 3-4 Arrupe Chaminade
- Kadete C 2-1Mondragon
- Kadete B 2-1 Zestoa
- Infantil Haundi 1-1 Real Sociedad
- Zarautz 4-0 Infantil F8 Neskak
- Bergara 3-3 Ohorezko kadete neskak
- Añorga 3-0 Infantil F11 Neskak
- Kostkas 7-2 Infantil A
Asteburuko partidak
Urtarrilak 30, barikua (Mintxeta):
- 21:15 Haundi giz. - Deusto
Urtarrilak 31, zapatua (Mintxeta):
- 12:00 Infantil Txiki - Beasain
Otsailak 1, domeka (Mintxeta):
- 10:00 Infantil A - Lagun Onak
- 12:00 Infantil F11 neskak - Urki
- 16:30 Haundi Neskak - Ostadar
- 18:30 Elgoibar B - Mutriku (4)
Etxetik kanpoko partidak
Urtarrilak 31 (Kanpoan):
- 10:00 Aloña Mendi - Kadete C (AZKOAGAIN futbol zelaian)
- 10:00 Lagun Onak - Kadete B (GARMENDIPE)
- 16:30 Ordizia - Ohorezko jubenila (ALTAMIRA)
Otsailak 1 (Kanpoan):
- 09:00 Amaikak Bat - Infantil F8 neskak (ERROTAZAR)
- 09:30 Beasain - Infantil Haundi (IGARTZA)
- 10:30 Orioko - Ohorezko Kadete Neskak (MENDIBELTZ)
- 11:30 Allerru - Jubenil B (PLAZETA)
- 14:30 Oiartzun - Ohorezko kadete mutilak (KARLA LEKUONA)
