Goia jotzeke hazten jarraitzen du CATT Morkaiko taldeak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 29a

Denboraldirako erronka eta helburuak adostu ditu CATT Morkaikok batzar orokorrean, eta taldera batu zaizkien lagun berriak ere aurkeztu zituzten topaketa baliatuta.

Aurreko urtean 11 lagun berri batu zitzaizkien taldera, eta bi gehiago aurten. Hala, 67 lagunek osatzen dute orain mendi lasteketan aritzen diren lagunen taldea: sei emakumek eta 61 gizonezkok. Elgoibarkoak dira 47 taldekide eta Debabarrenakakoak eta inguruko herrietakoak gainerakoak. Taldera batu diren kide berriei ongi-etorria egin zieten batzarrean, eta denboraldi berrirako asmoak eta erronkak izan zituzten hizpide.

Hemeretzi taldekide Euskal Mendizale Federazioaren Kopan, EFM Kopan, lehiatuko dira eta baita beste hainbat lasterketetan ere.

Taldeko arduradunak pozik daude bizi duten unearekin. "Taldeak hazten jarraitzen du, eta harro eta pozik gaude laguntza handia jaso dugulako; erakundeena, babesleena eta kolaboratzaileena. Denek merezi dute aipamena, babesleek; Nordplastic 5.2, Kima, Carpinteria Imar, Morkaiko eta Rural Kutxa; zein laguntzaileek; LizagaSar, Ekom, Txarriduna Hotela, Astigarraga Gys Sport, Cimalp eta Elgoibarko Udala.