IMH eta Mekakoek elkarrekin ospatu dute irakaskuntza ertaineko zaindariaren eguna. Iaz hasitako bidetik, Maalako parkera eraman dute festa, eta han egin dituzte egunerako prestatu dituzten lehia eta ospakizun nagusiak: tortilla txapelketa, herri kirolak (sokatira, txokorrak...), futbolin eta ping-pong txapelketak, e.a. Halere, ikastetxean eta IMH kiroldegian ere egin dituzte ekintzak, zerra proba eta futbitoa, esaterako.
IES Elgoibar BH institutukoek, berriz, ikastetxean aritu dira adinkideekin jolasean eta lehian, baina Mintxetara ere joan dira krosa egitera eta Olaizaga kiroldegira ere bai, futbolean jokatzera eta sokatiran lehiatzera. Batxilergoko ikasleak aritu dira horietan eta baita antzerkian ere. DBHko ikasleek desfilea egin dute Arreiturreko jolaslekuan.
IMH eta MEkakoek Maalan 13:30ean egin duten sari banaketa eta mokaduarekin eman diote amaiera prestatua zuten egitarauari. Hortik aurrera hasi da Bosko Egunaren bigarren zatia.