Santa Ageda Eskea 2026

Santa eskean irten dira Elgoibar Ikastolakoak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko otsailaren 4a

Elgoibar Ikastolako komunitatea santa eskean irten da kalera gaur goizean. Mailaka banatuta, herriko kale eta auzoak koplatu dituzte. 

Goiza bustita esnatu da, eta haizeak ere gogor jotzen zuen lehen orduan, baina hala ere, Elgoibar Ikastolako Komunitateak Santa Ageda bezpera eguneko tradizioari eutsi dio. 9:40an batu dira ikasle eta irakasleak Ikastolako sarreran, eta elkarrekin eman diote hasiera egunari. Abesti batzuk kantatu ostean, mailaka banatu eta herriko kale eta auzoetan aritu dira kopla kantuan.