Lurrari makilen kolpeen hotsez deiadarka esnatzeko eguna da gaur, otsailak 4. Elgoibarko Izarrak 1994an berreskuratu zuen Santa Ageda Bezpera egunean baserriz baserri kantuan ibiltzeko ohitura, eta 32. urtea dute aurtengoa. Kalegoen plazan elkartu dira 14:30ean, eta bi taldetan banatu ostean, gaua ondo sartu artean jardungo dute kantuan Elgoibarko baserri-auzoetan barrena.
Sallobente-Ermuaranen koplatu dituzten aurreneko baserriak ikus daitezke goiko bideoan, lagin modura. Behean duzue argazki-bilduma (osatzen joango gara):