Otsailaren 9an hasiko dituzte Kalebarrenen Transformazio Elektrikorako Zentro berria eraikitzeko lanak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 4a

Elgoibarko Osasun Zentro berria eraikitzen hasi aurretik, egun merkatu plazaren eraikinean zegoen Transformazio Elektrikorako Zentroa lurperatzeko lanak hasiko dituzte astelehenean, otsailaren 9an

Iberdrolaren sare elektrikoari lotuta dagoen Transformazio Elektrikotako Zentroa San Frantziskoko iturriaren atzealdera lekualdatuko dute. Lurrazpian ipiniko dute, Aita Agirre eraikina berritzean hango transformadorearekin egin zuten modu berean, hura Aita Agirre plazan baitago lurperatuta. Elgoibarko Udalak egingo ditu lan horiek, eta apirila eta maiatza bitartean amaitzea aurreikusten dute. 

Lanok amaitzean hasi ahal izango dituzte Osasun Zentro berria eraikitzen. Dagoeneko atera dituzte lanak lizitaziora. Eraikina eraitsiko dute aurrena, anbulatorio berriko obrak hasteko. Udal agintariek jakinarazi dutenez, lanok "irailean edo urriran" hasiko dituzte. Eraikuntza lan horiek, baina, Osakidetzak gauzatuko ditu.

Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxaga eta Osakidetzako Ekonomia eta Finantza zuzendari Xabier Ibarzabal . Arg: Elgoibarko Udala.