Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak Udalarekin elkarlanean antolatuta, Ane Ablanedo irakasle eta pedagogoa Elgoibarren izango da, otsailaren 7an. Ahalduntze saio bat emango die 0 eta 5 urte arteko umeak dituzten gurasoei, eta haurrek haurtzaro askeago bat izan dezaten gakoak azalduko ditu. Otsailaren 7an izango da saioa, goizez, 10:00etatik 13:00etara, Aita Agirre kulturgunean. Izena emateko Atxutxiamaren webgunean sartu behar da. Bihar amaituko da izena emateko epea.
Ablanedo (Iruñea, 1973) irakaslea da lanbidez, baina horrez gain, pedagogia berritzaileen formatzailea ere bada, eta azken urteotan haurtzaro askeago baten aldeko eginkizunean dihardu.
Atxutxiamaikak antolatuta,
BARRENA aldizkariak elkarrizketa egin zion Ablanedori, eta hemen duzue irakurgai.