Etxegiña Taldeak iaz bete zituen 100 urte, eta berezia izan zen 2025a taldeko kideentzat. Aurten ohiko eskera itzuli dira berriz ere: 9:00etan batu dira Bolatokian, eta talde argazki atera ostean ekin diote kalejirari. Urazandiko La Union sozidadean batu dira gero bi taldeak, eta handik jaistean, San Lazarora joan dira hango egoiliarrei kopla batzuk kantatzera. San Frantzisko kalean gora egin dute gero, Kalegon plazatik aurrera joan dira Santa Ana aldera, eta azkenik Errosario kalean behera egin dute, Kultur Etxe aurrean amaitzeko.