Badira urte batzuk herriko jaietan doako taxi zerbitzua jartzen duela Elgoibarko Udalak. Honen helburua da emakumezkoak etxerako bidea bakarrik ez egitea, eta haien segurtasuna bermatzea.
Hortaz, 00:00etatik 06rak arte taxi zerbitzua egongo da martxan. Txarridunako errotondan hartu behar da taxia. Zain daudenen ilara errespetatuko da, eta herri barruko ibilbideak bakarrik egingo dira.