Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

Herri eskolakoek dantzan ospatu dituzte inauteriak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 13a

Inauterietako martitzenean egiten zuten ospakizuna Ostiral Mehe Egunera aurreratu dute Elgoibarko Herri Eskolan.

Urazandi auzoan kalejira egiteko asmoa zuten, estreinakoz, baina eguraldi hezea dela-eta bertan behera lagatzea erabaki dute. Ikastetxeko patioko estalpean egin dute jaialdia ikasleek eta irakasleek, familiako kideak adi-adi zituztela. Dantzan egin ostean, txokolate-janarekin amaitu dute saioa. 

Jaialdia, argazkietan: