Aurpegia estalita zuten hainbat pertsona Morkaikora igo eta gurutzea moztu dute. Su artifizialekin ospatu dute, eta pintada esanguratsu bat ere egin dute: "Xake mate, Borbon". Alfonso Carlos de Borbon y Orleans hil zen Morkaikon, 1936ko irailaren 27an, buruan tiro bat jaso ondoren. Borboidarren familiako kidea {Juan Carlos I.a erregearen amaren anaia zen} Nafarroako erreketeen taldearekin ibili zen 36ko Gerran errege-alferez gisa. Haren omenez jarri zuten Gurutzea Morkaikon. Gaur eman diote azkena.