Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

Inauteriei agurra dantzan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 17a

Inauterietako martitzenarekin bukatu da aurtezgoz mozorroen festa.

Elgoibarren dantzan agurtu dituzte inauteriak. Halaxe aritu dira Txulalai taldekoak Maalan, dantzan eta kantuan. Biraka dantza taldekoen dragoi txinatarrak gidatu duen kalejiran ere Mauxitxa txarangaren erritmora aritu dira dantzan atzetik zetozenak. Plazan ere egin dute dantzaldia Birakako kideek eta erraldoiek. Jubilatuen biltokira batutakoek ere gogotik egin dute dantzan, eta euskal dantzetan ere aritu da kalez kale euskal inauterietako pertsonaiez mozorrotutako lagun talde handi bat. 

*Argazkiak: BARRENA, Mikel Akasibar/Elgoibarko Udala eta Joserra Cabrera.