Interesatuek Atxutxiamaikaren webgunean eman dezakete izena, baita Elgoibarko Izarrak Aita Agirren daukan bulegoan ere. Azken eguna martxoaren 6a izango da.
Bi adin-tarte
Bi adin-tarte bereizi dituzte: HH-2 eta HH-3, batetik, eta HH-4 eta HH-5, bestetik. Era berean, bi txanda eman dituzte aukeran: martxoaren 30etik apirilaren 1era lehenengoa eta apirilaren 7tik 10era bigarrena. Nahi duenak bi txandetarako ere eman dezake izena. Lehenengoaren prezioa 42 euro da –bazkideentzat, 38 euro– eta bigarrenarena, berriz, 56 euro –bazkideek, 50 euro–. Bi txandak hartzen dituenak 93 euro ordaindu beharko ditu –bazkideek, 84 euro–. Txokoez gain, Jolasa Kalera egitasmoaren saio bat egingo dute martxoaren 27an, 16:30etik 18:30era. Lekuederren izango da, HHko ume guztientzat, doan.
Udalak eskaintza horretan parte hartzeko dirulaguntzak emango ditu; horiei buruzko informazioa eskuratzeko, 943 74 10 50 telefonora deitu behar da.