Aldapa pikoak eta eskailerak ez ziren oztopo izan Urregarairako bidean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 24a

Elgoibarko mendizaleek Lekoitzetik Urregarai tontorrera (704 metro) igo ziren domekan, Morkaikok Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteeran. 

Mintxetan elkartu eta gero, Lekoitzeko mendateraino joan ziren autoz. Azaldu dutenez, goizeko behe-lainoa jasotzen hasia zen unean ailegatu ziren Markina-Xemein ingurura. Lekoiz mendatera iritsi baino apur bat beherago autoak aparkatuta laga, eta zementuzko bidean gora hasi ziren oinez, Urregarai mendirantz. Azaldu dutenez, aldapa gogorrak igo eta gero iritsi ziren Lekoizera, eta basoan barrena bideari jarraitu ostean, Zelaixera ailegatu ziren. "Han, ikus daitekeen paisaiaz gozatu genuen eta zizka mizka batzuekin indarrak berreskuratu, Santa Eufemiako ermitara arte dauden 222 eskailerak igo behar genituelako gero". Ermitatik berehala heldu ziren Urregaraiko tontorrera, eta itsasoa eta euskal kostaldeko paisaia zoragarria ikustea izan zen mendizaleentzako saria, "oskarbia eta eguzkitsua izan baitzen goiza".
Hogei umek eta beste horrenbeste helduk hartu zuten parte irteeran.

Hona bidali dizkiguten argazkiak: