Hasier Murua eta Iñigo Lariz igo dira Kalamuko Igoerako podiumera

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 3a

Hasier Murua, Oier Etxeberria eta Iñigo Lariz Kalamuako Igoerako podiumean. Arg: Etxebarriko Gazte Asanblada.

Sei urteko etenaldiaren ostean, Kalamuko Igoera “berpiztu” du aurten Etxebarriko Gazte Asanbladak, eta mendi lasterketaren 14. ekitaldia egin zuten zapatuan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, gazteak batzeko, kirola sustatzeko, mendira joateko tradizioa ez galtzeko eta herrian giro ona sortzeko berreskuratu dute Kalamuko Igoera mendi lasterketa.

Partaideek 5,75 kilometroko luzera eta 600 metrotako desnibela zuen ibilbidea osatu behar zuten, Olaia taberna paretik irten eta Kalamuako tontorreraino. Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarra izan zen azkarrena: 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen igoera gauzatzeko. Eta, bi elgoibartar sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan: irabazlearengandik bost segundura heldu zen helmugara Hasier Murua (32:21), eta 28 segundu gehiago behar izan zituen Iñigo Larizek (32:44). Hortaz, Karakateko igoerako azken irabazleak eta txapeldunordeak , Muruak eta Larizek, erakutsi dute Kalamuako maldetan ere ondo moldatzen direla.

Emakumezkoetan Irati Ortiz de Anda Martin izan zen azkarena (38:36)

Karakatera igo zen jaitsi

Zorioneko dira Kalamuako parajeak gogoko dituzten mendi lasterkariak, aurrerantzean Kalamuara igotzea zein jaistea proposatzen duten lasterketetan parte hartzeko aukera izango baitute, gogoratu behar baita, Kalamua Barinaga jaitsiera ere antolatzen dutela San Anton jaien bueltan. 

Ion Belaustegi eta Iñigo Lariz izan ziren CATT Morkaikoko ordezkariak Kalamuko Igoeran.