Zaporeak elkarteak bultzatutako erronka solidarioak zortzigarren edizioa du aurtengoa, eta, Mallabian hasi eta Mutrikuraino, herri guztietan egingo dira jaki bilketak, herri bakoitzean elikagai jakin bat batuz. Hona herriz herri batuko dutena: Ermuan, Soraluzen eta Deban, arroz luzea; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; Eibarren, pardina-dilista; Mallabian eta Mendaron, makarroi-tutuak; eta Mutrikun, arrain-kontserbak.
Elgoibarren, honako denda hauetan egingo dute bilketa:
- Eroski Santa Ana
- Marrubi fruta denda
- Arrizabalaga supermerkatua (Santa Klara)
- Tantaka Errifak
- Txillarre Eko denda
- Eroski Center Maala
- BM Elgoibar
- The Red Tree -- hizkuntza eskolan
- Elgoibarko ikastetxeetan