Batetik, emakumezkoen Haundi taldeak 0-2 galdu zuen Oiartzun B taldearen aurka, Mintxetan. Partida galduta, bolada onari -zazpi partida jarraian irabazi dituzte- eta lidertzari agur esan diote. Bergara dago sailkapen buru orain, 48 punturekin. Emakumezkoen Haundi taldeak 46 puntu ditu, Intxaurdik 43 puntu eta laugarren postuan dagoen Oiartzunek ere aldea murriztu du. 40 puntu dituzte oiartzuarrek. (ikus sailkapena)
Elgoibartarrek Mintxetan jokatuko dute hurrengo jardunaldiko neurketa ere. Debagoiena Bailara taldea izango dute aurkari, zapatuan, 16:30etik aurrera.
Porrot argia
Gizonezkoen Haundi taldeak sei gol sartu zituen aurreragoko jardunaldian, eta oraingoan beraiei tokatu zaie sei gol jasotzea. Halakoxea da futbola. Haundik 6-0 galdu zuen Anaitasunaren aurka, Azkoitioko Txerloia futbol zelaian jokatutako partida (partidaren kronika azkoitiaguka.eus-en) Emaitza horrekin, Espainiako Hirugarren Mailara igotzeko hautagai sendoa dela erakutsi zuen Azkoitiko taldeak, hamar jardunaldiren faltan bigarren postuan sailkatuta baitaude, 50 punturekin. Sailkapeneko liderra den Real Union B talde bakarrik dute aurretik 53 punturekin. Haundik seigarren postura egin du behera, atzetik aurrera datorren Eibarko Urki taldeak aurrea hartu baitio.
Domekan Mintxetan jokatuko du Haundik, eta Orioko izango du aurkari. 16:30ean hasiko da neurketa