Lesbosko kanpalekuetarako garbantzuak batuko dituzte gaur Eguenetako Azokan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 12a

Zaporeak elkarteak bultzatutako erronka solidarioaren barruan, Lesbosko kanpalekuetarako bilketa berezia egiten ari dira gaur Elgoibarren.

Garbantzu pedrosillanoa batuko dute Aita Agirre kulturguneko atarian, Eguenetako azoka egiten ari direla probestuta.

Zaporeak elkarteak bultzatutako erronka solidarioak zortzigarren edizioa du aurtengoa, eta, Mallabian hasi eta Mutrikuraino, eskualdeko herri guztietan egingo dira jaki bilketak, herri bakoitzean elikagai jakin bat batuz. Hona herriz herri batuko dutena: Ermuan, Soraluzen eta Deban, arroz luzea; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; Eibarren, pardina-dilista; Mallabian eta Mendaron, makarroi-tutuak; eta Mutrikun, arrain-kontserbak. Kanpainari buruzko informazio osoagoa hemen.

Elgoibarren, honako denda hauetan ere egingo dute bilketa, hilaren 12ra bitartean:

  • Eroski Santa Ana
  • Marrubi fruta denda
  • Arrizabalaga supermerkatua (Santa Klara)
  • Tantaka Errifak
  • Txillarre Eko denda
  • Eroski Center Maala
  • BM Elgoibar
  • The Red Tree -- hizkuntza eskolan
  • Elgoibarko ikastetxeetan