Bigarren eskuko azoka, irudietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 12a

Herri Eskolako, Ikastolako eta IES Elgoibar BHI ikastetxeko eskola-umeek bigarren eskuko azoka egin dute gaur Lekueder parkean.

Eskola Agenda 2030 programaren barruan egin dute ekimena, eta helburua da ikasleen eta familien artean kontsumo arduratsua, berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta halako balioak sustatzea. Debegesa Debabarreneko garapen-agentziak hogei urte daramatza eskualdeko udalekin elkarlanean Eskola Agenda 2030 proiektua bultzatu eta koordinatzen.

Izaera solidarioa

Ekitaldiak izaera solidarioa izan du: bildutako dirua Nuala elkarteari bideratuko diote, eta saldu gabe geratzen diren artikuluak Gurutze Gorriari eta Caritasi emango dizkiete.