'Katana' bakarrizketa, domeka eguerdian, Aita Agirren

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko martxoaren 13a

Ana Goitia kazetari eta ETBko telebista-aurkezle lekeitiarrak Katana bakarrizketa aurkeztuko du domekan, Aita Agirre kulturgunean. 

Ana Goitia (Lekeitio, 1981) handia da zentzu guztietan, eta kontatzeko modua ere halakoxea dauka; intentsoa. Ohikoak diren gauzetan jarriko du arreta oraingoan, bizitzan gertatzen zaizkion gauza horietan. Musika eta marketing-a, sold out-aren aroa, kontzertuak familian gozatzeko moda, matxismoa edota lodifobia izango ditu hizpide, besteak beste, eta hori guztia umorez jantzita, jakina.

Katana izan da Goitiaren estreinako bakarrizketa, eta lan honekin entzuleak gogoetara bideratu nahi ditu, baina umoretik. Gordin kontatuko ditu egoerak, eta kasu batzuetan ikusleak ere identifikatuta sentituko dira.