24. Korrika

29 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa Elgoibarren

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 23a

Zapatuan, martxoaren 28an, ailegatuko da 24. Korrika Elgoibarrena. Kilometroen banaketaren berri eta lekukoak egingo duen ibilbidearen berri eman du Elgoibarko AEK euskaltegiak.

Korrikaren lekukoa bi aldiz pasatuko da Debabarrenean: martxoaren 25ean, Deban eta Mutrikun barrena eta martxoaren 28an, amaitu bezperan, Elgoibar, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabia zeharkatuz. 

Zapatuan Azkaraten behera etorriko da Korrika eskualdera, eta 19:26ean sartuko da Elgoibarren (Azkarateko tunelaren irteera). Elgoibar gurutzatu ondoren Soraluzerantz hartuko du. 20:36ak aldera ailegatuko da hara, eta Soraluzeri itzulia emanda, berriro ere Maltzaruntz egingo du, Eibarren sartzeko 21:11ak aldera eta 22:00ak izango dira Ermura iristerako. Azkenik, bidean gora egin eta Mallabiatik ere igaroko da lasterketa 22:29ak aldera. 

29 lekuko eramale Elgoibarren

Ondo bidean, 19:26an hartuko du Elgoibarrek lekukoa Azkarateko gainean, eta 20:06ak aldera iritsiko da herrigunera, Maalara. Han egingo zaio ongietorria, Mauxitxa txarangarekin.
Elgoibarren lekuakoa hartuko duten eragileak 29 dira, orain bi urte baino bi gehiago: 

  1. LaRoita erronka (Azkarateko tunelaren irteera)
  2. CATT Morkaiko Trail taldea (Hesia hasten den tokian, 35-36 kilometroen artean)
  3. Sanlo EKT (Errepideko zubipean)
  4. Etxepe (Azkaraterantz eskuma aldean dagoen geralekuan)
  5. Engranajes Grindel (37. kilometroa)
  6. Danobat Group S. Coop (Larrialdiko bidea, 38. kilometroa)
  7. Rodisako LABeko sail sindikala (San Antolingo biribilgunea)
  8. Marcajes Telleria (Argindar zentrala)
  9. Elgoibarko Gazte Asanblada (San Pedroko trenbideko tunel zaharrean)
  10. Haritz EDT (Meskita parean)
  11. Haizea Emakume Taldea (Mataderoko aparkalekua)
  12. Elgoibarko EAJ (Toletxe eta Iñigez Karkizao lotzen dituen lur azpiko pasabide parean)
  13. Elgoibarko AEK Euskaltegia (Babes ofizialeko etxeen lehen blokearen parean)
  14. Aizu Elgoibarko Ostalaritza Elkartea (Gaztelekuaren parean)
  15. Mauxitxa txaranga (Garitaonaindia farmazia parean)
  16. Ikastolako langileak (Maalan, Malape parean)
  17. Ikastolako familiak (San Frantzizko kalean, Kartutxo parean)
  18. Nuala elkartea (San Frantzisko kalea, Kala lora-denda parean)
  19. Elgoibar BHI, Meka, Herri Eskola eta IMH (Kalebarren plazan, Gabi parean)
  20. Kimetz Elkartea (Errosario kalean, Kastrillejo estanko parean)
  21. Elgoibarko Udala (San Bartolome kalean, Armueta parean)
  22. Ideko S. Coop. (Kalebarren plazan, Altzolatarren dorretxea parean)
  23. Danobat S. Coop (Kalegoen plazan, Jai-Alai parean)
  24. EH Bildu Elgoibar (Santa Ana kalea, Gorbea parean)
  25. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea (Santa Ana kalea, Eroski parean)
  26. Sua Training Center (Zizilion kalea, burdinezko zubiaren parean)
  27. Alcorta Forging Group (Olasoko biribilgunean)
  28. Txankakua Merkatarien Elkartea (Sigman, Eibarrerako autobus geltokian)
  29. San Lazaro egoitza (Gaindu enpresa parean)