Bi partida jokatuko dituzte Ikastolako frontoian, 12:00etatik aurrera.
Promesa kategoriako pilotariak izango dira kantxaratzen lehenak. Uriartek eta Galardik osatutako bikoteak Insaustiren eta Betegiren aurka jokatuko dute.
Ondoren, Elite mailako norgehiagoka jokatuko dute: Aizane Ibarrolak eta Andrea Capellanek Maddalen Etxegarairen eta Itxaso Erasunen aurka.
Emakumezko pilotarien arteko pilota partidak antolatu ditu azken urteetan Elgoibarko Udalak, kirol honetan emakumeen "presentzia eta ikusgarritasuna" sustatzeko. Iaz, esaterako, Elgoibarren itxi zuten Master Cup pilota txapelketako ligaxka. Domekako pilota jaialdia Martxo Morea jarduera egitarauaren baitan antolatu dute.
Nafarroako Irekia 2021. urteaz geroztik jokatzen dute; hortaz, seigarren edizioa izango da aurtengoa. Iazkoan Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu gailendu ziren.
