Alcorta eta Salento taldeak animatzera joateko autobusak antolatu ditu Sanlok

Asier Orbea Ostolaza 2026ko apirilaren 1a

Euskal Kopako finala jokatuko du Alcorta Forging Group taldeak apirilaren 11n, eta egun berean jokatuko du Pizzeria Salentok Lurraldeko Lehen Mailara igotzeko kanporaketa. Bi taldeak animatzera joateko autobusak antolatu ditu Sanlok. 

Senior gizonezkoen Alcorta taldeak irailean lortu zuen Euskal Kopako finalerako sailkatzea, eta orain jokatuko dute, apirilaren 11n, hain zuzen ere. Basauriko Indupime taldea izango dute aurkari, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatuko duten finalean (13:00). Sanlok zalez bete nahi ditu Lasesarreko harmailak eta finalera joateko autobusa antolatu du. Interesatuek online jarri duten formularioan eman behar dituzte euren datuak, HEMEN. Izena ematen dutenek sei euro ordaindu beharko dituzte, autobusean bertan.

Lurraldeko 2. Mailan diharduen Pizzeria Salento taldeak ere apirilaren 11n jokatuko du Lurraldeko Lehen mailara igotzeko Lauko Finala, Hernanin. Finalerdia jokatuko dute zapatuan, eta irabaziz gero, finala domekan. Salento animatzera joateko ere autobusa antolatu du Sanlok. Izena emateko HEMEN

Izen emateko epeak apirilaren 8an, eguerdian, itxiko dituzte.

Era berean, Sanloko jubenil nesken eta mutilen taldeek, CIMDEk eta Decak, Diputazio Torneoko finalak jokatuko dituzte Elgoibarren, apirilaren 11n.

Erlazionatuak