Errege Kopako finala pantaila handian emango dute zuzenean Maalako parkean

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 14a

Real Sociedad eta Atletico Madrid taldeek jokatuko duten Errege Kopako finala ikusteko pantaila handia jarriko du Udalak zapatuan, Maalako parkean. 

Elgoibarko Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Maalako parkean Errege Kopako finala zuzenean ikusteko. Realak eta Atletico Madril taldeek jokatuko dute partida Sevillan, eta Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, partida elkarrekin ikusteko aukera izango dute elgoibartarrek. Jotasua Realeko peñak eta herriko kirol taldeek sustatu dute ekimena eta Udalak ahalbidetu du. 21:00etan hasiko da norgehiagoka.