api 16, 12:32 Mendaro
Ikusmin handia sortu du Realak zapatuan Atletico Madrilen kontra jokatzekoa duen Espainiako Errege Kopako partiduak. Asko dira Mendarotik ere Sevillara joango direnak egun historikoa bertatik bertara bizitzera, baina herrian geldituko diren zaleei ere, norgehiagoka elkarrekin ikusteko aukera emango die Mendaroko Udalak.