Guazen Reala!

Poz eztanda finala hasi eta berehala

Ainhoa Andonegi 2026ko apirilaren 18a

Maalan batutako realzaleek gogotik ospatu dute Barrenetxeak Realarentzat sartu duen lehen gola, finala hasi eta segundu gutxitara.

Finala hasi aurreko orduetan txaranga doinuek girotu dituzte kaleak Elgoibarren eta dozenaka realzale batu dira gero Maalan, Realaren eta Atletico Madrilen arteko finala pantaila handian ikustera.