Euskararen alde eman dute aurpegia ehunka korrikalarik

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 19a

"Eman aurpegixa, euskararen alde" lemapean, marea arrosak hartu ditu kaleak, Elgoibar Ikastolak antolatutako Jose Gurrutxaga krosean. 

Arrosa kolorez jantzi da gaur Elgoibarko erdigunea, eta ehunka lagunek hartu dute parte Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Jose Gurrutxaga krosean. Kirola eta euskara uztartzen ditu ekimen honek, eta gaurkoan ere asko izan dira euskararen alde aurpegia eman dutenak. 

10:00etan hasi dute lasterketa HHko umeek, eta segidan etorri dira LHko lasterketa guztiak, mailaka banatuta. Nagusien lasterketarekin amaitu da krosa. 

Erlazionatuak

2026ko Jose Gurrutxaga krosa bideoan

Asier Orbea Ostolaza api 20 Elgoibar