Adin guztietako 707 lagun zeuden izena emanda Elgoibar Ikastolak antolatzen duen proban, eta horiek hamalau lasterketatan lehiatu ziren, adinaren arabera banatuta. Haur Hezkuntzako neska-mutilen lasterketaldiarekin hasi zuten goiza eta txikienetatik koskortuetagora aritu ziren gero antxitxika.
Irteera aurretik Denis Saizek eta Iñigo Larizek gidatutako beroketa saioa egin zuten parte hartzaileek, irteera marran bertan, urduritasunak baretze aldera. Lasterketari buruzko gomendioak ere eman zizkieten, eta kirolegez elkarri bostekoa eman eta animoak ematen ere trebatu zituzten gaztetxoak.
Ikus sailkapenak -PDF-
Kirol probako argazki-bilduma, HEMEN