Guazen Reala!

Elgoibarko zaleen irudiak Sevillatik

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 20a

Espainiako Errege Kopa irabazi zuen Realak zapatuan. Elgoibarko zaleek hainbat irudi bidali dizkigute Sevillatik. 

Sevillan bizitakoa ez dute berehalakoan ahaztuko Realzaleek. Bihotzekoak emateko modukoa izan zen Relak eta Atletico de Madrid taldeek jokatu zutena, baina azkenean, talde txuri urdinak irabazi zuen Kopa. Partida bina bukatu zuten, eta penaltietan irabazi zuen Realak. 

Makina bat zale joan ziren Elgoibartik ere Reala animatzera, eta handik bidali dizkiguten irudiak bildu ditugu album honetan. 

  • Bildumara zuen argazkirik gaineratzea nahi izanez gero, bidali irudiak 688 655 658 zenbakiaren watsapp-era