Hainbat urtez geldi egon ostean, Jon Gurrutxak joan zen urteko udaberrian berpiztu zuen Sugramas proiektua, eta sortu dituzten azken lanak argitaratu dituzte oraintsu. Sugramas taldekoek Karrantzako BlackStorm estudioetan grabatu zituzten Erretratu Bat eta Lubaki Izakiak kantak, 'Black Storm Saioak' izenpean, joan den 2026ko urtarrilaren 10ean. Zuzeneko estiloan grabatu zituzten kantok eta saio haiek bideoan ere jaso eta kaleratu dituzte, Jairo Berbelek hartutako irudiekin.