Hitzarmena honako hauek sinatu dute, besteak beste: Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko alkatea; Aitor Iriondo, Hezkuntza, Gazteria eta Euskara arloetako zinegotzia; Ion Vazquez, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Nerea Lago, Herri Eskolako idazkaria; Jone Agirregomezkorta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria; Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria; eta Miren Estibalitz Arando, EPAko idazkaria.
Honako hauek izan dira laguntzen onuradunak eta zenbatekoak:
- Elgoibar Ikastola: 57.364,00 €
- Elgoibarko Herri Eskola: 26.893,00 €
- IMH: 63.595,00 €
- Meka Lanbide Eskola LHII: 9.875,00 €
- Elgoibar Arreiturre BHI: 25.907,00 €
- CEPA Eibar-Eibarko HHI: 1.800,00 €
Dirulaguntza horiek Elgoibarko Udaleko Gazteria eta Hezkuntza, Gizarte Ongizatea, Euskara, Berdintasuna, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua sailek bideratu dituzte, betiere, ikastetxeekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.