Bezperan ere, bariku gauean, jokatuko dute tiraldia, 23:00etatik aurrera. Txapelketako tiraldia, baina, zapatuan izango da, 17:00etan hasita.
Soraluzeko Ezozi auzoko bolatokian jokatu zuten azken jardunaldian sailkapeneko liderra gailendu zen, UDA Aretxabaleta taldeko Gorka Madinabeitia. Bittor Astigarraga (Elgeta) eta Bittor Ugarteburu (Asola Berri) daude sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan sailkatuta.
Aurten hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Hirutxirlo federazioak antolatzen duen txapelketak, eta erdiak jokatuko dituzte Debabarreneko bolatokietan; bola jokoak eskualdean duen indarra agerian uzten duen datua. Hamaikagarren jardunaldi bat ere edukiko du txapelketak, hain zuzen, Lehendakari Saria jokatuko dute azken tiraldian. Eibarren izango da aurtengo itxiera ekitaldia, maiatzaren 30ean.
