Atzo banatu zituzten Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara eta Gazteria eta Hezkuntza sailen bitartez, antolatu duen IX. Idazlan lehiaketako sariak. 169 lan aurkeztu dituzte aurten, eta horietako 28 izan dira sarituak.
Sariak banatzeko ekitaldian, Maialen Gurrutxaga alkateak epaimahaiak egindako lana
eskertu zuen, baita ikastetxeena ere bai, eta sarituak zoriondu zituen. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok.
Lehiaketaren helburua da ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea, eta,
epaimahaikoen hitzetan, pozgarria izan da aurtengo parte-hartzea. Ildo horretatik, uste dute oso garrantzitsua dela Udalak idazteko zaletasuna bultzatzeko eta saritzeko egiten duen ahalegina. Aurten, epaimahaikideek, ia aurreko edizio guztietan bezala, bat egin dute lanak irakurri eta baloratzean, eta hori, haien ustez, lehiaketa irabazi duten lanen kalitatearen
adierazgarri da. Horrez gain, epaimahaikideen iritziz, aurtengo edizioan lan bikainak aurkeztu dira irudimenari dagokionez.
Era berean, aipatu dute, urteetan aurrera egin ahala, ez dela hain erraza irudimena
lantzea, eta hori izan daitekeela DBHko eta Batxilergoko mailetan parte-hartzeak beti
izaten duen eta, bereziki, aurten izan duen beherakadaren arrazoia.Horrexegatik, bereziki, 12 urtetik gorakoak animatu nahi dituzte, literatura, irakurketa eta idazketa lantzen jarraitzera; izan ere, literaturak geure burua ezagutzera eta ulertzera bultzatzen du, eta hori ezinbestekoa da munduan gure lekua zein den jakin ahal izateko.
2024an eta 2025ean saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka
Udalak 2024an eta 2025ean saritutako lanak argitaratu ditu liburu batean. 200 ale kaleratu dituzte, eta Udalaren asmoa da orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea. Eskoletan ere banatuko dituzte ale batzuk, eta gainerako aleak Udaleko Euskara, Gazteria eta Kultura sailetan, eta Gotzon Garate Udal Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere jarriko dituzte guztien eskura.
Hona hemen sarituak izan direnak:
A TALDEA (8 sari): (Diploma, 50 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat
eskuratzeko bonua).
- Eireen Mas Mancebo
- Sineia Bustamante Castaño
- Joaquin Pesle Esnal
- Zohargi Oiartzabal Vela
- Bera Galdos Silva
- Ekhi Leon Larrea
- Julen Zubia Ruiz De Gauna
- Ibai Meabebasterretxea Sanz
B TALDEA (9 sari): (Diploma, 60 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat
eskuratzeko bonua)
- Lur Urizar Aduriz
- Maialen Agirregomezkorta Alcorta
- Nora Echaniz Cid
- Yassin El Hachmi El Fallaki
- Lea Olasolo Gabilondo
- Eire Soraluze Andonegi
- Jare Ulibarri Telletxea
- Nora Ugarte Benito
- Nikole Zabaleta Otaegui
C TALDEA (4 sari): (Diploma, 80 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat)
eskuratzeko bonua - Aitana Agea Martinez
- Sune Ortiz Etxeberria
- Nora Gurrutxaga Iriondo
D TALDEA (5 sari): (Diploma, 100 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua)
- Goiuria Bilbao Sanchez
- Unax Ansola Arrieta
- Jose Alonso Bilbatua
- Irati Arzamendi Arocena
- Aitana Luque García
E TALDEA (2 sari): (Diploma, 120 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat
eskuratzeko bonua).
- Nagore Arakistain Soto
- Sara Arrizabalaga Mendez

