Lanak hasiko dituzten ordu zehatza zehazteke dutela jakinarazi dute Udaletik, eta dakitenean, "behar adinako aurrerapenarekin", jakinaraziko dute ohiko komunikazio-bideen bidez, auzokideek eta erabiltzaileek beren joan-etorriak antolatu ahal izan ditzaten.
Bernardo Ezenarro kalean eta Urazandi auzoko goiko aldeko aparkalekuan -tontodromo gisa ere ezaguna da- egingo dituzte asfaltatze lanak. Horietan, kaltetuen dauden errepide zatiak asfaltatuko dituzte. Hiri-bideen mantentze-lan arrunten plangintzaren barruan egingo dituzte.
Lanok eragina edukiko dute inguruko ohiko joan-etorrietan.