Azken urtean igotako mendiegatik aitortza jaso dute mendizale gaztetxoek

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 10a

Ume eta gaztetxoen artean kirolerako; eta, bereziki, mendirako ohitura sustatzeko helburuarekin antolatzen du Morkaikok Finalista Eguna, Morkaikoren Egunaren baitan.

Bistan da sendo dagoela mendizaleen harrobia, 84 gaztetxok jaso baitzituzten dominak atzo Kalegoen plazan egin zuten dominak banatzeko ekitaldian. 2025ko maiatzetik 2026ko apirilera bitartean igotako mendiengatik jaso zituzten dominak 84 umeok -PDF-:

  • 5 mendi igotzeagatik 16 umek jasoko dute domina
  • 10 mendi igotzeagatik 18 umek jasoko dute domina
  • 15 mendi igotzeagatik 16 umek jasoko dute domina
  • 20 mendi igotzeagatik 14 umek jasoko dute domina
  • 25 mendi igotzeagatik 4 umek jasoko dute domina
  • 30 mendi igotzeagatik 10 umek jasoko dute domina
  • 40 mendi igotzeagatik 3 umek jasoko dute domina
  • 45 mendi igotzeagatik 2 umek jasoko dute domina