600 lagun eraman ditu mendira Morkaikoren Egunak, ia erdiek, 270 lagunek, 40 kilometroko Elgoibarko Mendi Itzulia egin dute; eta, gainerakoek, 330 lagunek, Itzulitxoan parte hartu dute. Umeek eta familiek parte hartzen dute Itzulitxoan, eta 15 kilometroko ibilaldia osatu dute Idotorbe eta Aiastiako mendi bideetan barrena.
Mendi gainetan haize ufada indartsuak izan dira gaurkoan mendizaleentzako oztopo nagusia.
Elgoibarko Mendi Itzulia, Itzulitxoa eta Finalista Eguna batzen dituen Morkaikoren Egunaren hamalaugarren ekitaldia da aurtengoa.